Song lyrics downloaded from: https://www.albumsongandlyrics.com ------------------------------------------ Ken Zazpi - Gau urdinak ------------------------------------------ Une hau ta gero dator gauetan urdinena eta ez dut oroituko nor nintzen ez nire izena bolbora usaia metaforatik banatzean, gure errealitatea biluztean. Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz ta sekula itxiko ez diren leihoetatik ihes egin. Hondartza gabeko itsaso ezkutuen gisan ez dut nik noraezean guretzat denborarik izan, beranduegi da egi guztiak aitortzeko baina aukera bat dugu barre egiteko. Gelditu denbora eta eramango zaitut kate guztien gainetik, inoiz amestu bako lurretara, zergaitiek garrantzirik ez dutenetara, izen bako izarretara, argitu nahi ez duten gauetara. Urtarrila udaberriz bete nahi dut behin da berriz' ta sekula itxiko ez diren leihoetatik ihes egin. Areak ta denborak bidea estali arren zihur aurkituko dugu geroa batera bagaude, gelditu gaitezen beti gaua balitz bezela berriz biluztu gaitezen maitatu gaitezen. Gelditu denbora eta eramango zaitut kate guztien gainetik, inoiz amestu bako lurretara, zergaitiek garrantzirik ez dutenetara, izen bako izarretara, argitu nahi ez duten gauetara. Gau urdinetara... Gau urdinetara...