www.albumsongandlyrics.com
A A A A A Imprimir
Imprimir


Berri Txarrak Iritsi
...eta bizitzaren zentzua
aurkitzeko bide horretan
heriotzaren zentzuak
eskuaz agurtu zuen

...eta ulertu zuen dena
gezur sinesgarri bat zela,
inoiz inor engainatzeko
gai izango ez zen gezur bat

...eta bizitzaren zentzua
ulertzeko bide horretan
heriotzaren zentzuak
eskuaz agurtu zuen

...eta liburu bat idazteko
zuen ideiaz ez zuen inork
sekula ezer ere jakin,
sekula ezer ere galdegin

...ta agian noizbait eman asmoz gordetako
muxu guztiak lurretik sakabanatu ziren
eta ez zen bere zitara iritsi

begiak itxita
betiko galdera
zer gehiago egin nezakeen ?
begiak itxita
betiko...

...ta agian noizbait eman asmoz gordetako
muxu guztiak lurretik sakabanatu ziren
eta ez zen bere zitara iritsi
eta lurretik sakabanatu ziren muxuak
ez ziren iritsi
iritsi.